XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NERE BORDATXOTIK.

Biar, osteguna, San Martin eguna.

Emen dijoakizute Errezil-en ospatuko diran jaien agerpena: Txistulariak goizetik, bazter-alaitzaille.

Amarterdietan, meza nagusia.

Izlari: erriko seme prestua dan Aita Galarraga.

Amaiketerdietan, arrijasotzailleak.

Erriko gazte indartsu batzuk egingo dute saioa.

Ondoren, bertsolariak.

Arratsaldeko seiretan, erromedia.

Larunbatean, illak amairu, asten da Errezil-go dema sariketa.

Uztarri-motzean, lendik adierazia daukagunez. Auek dira larunbatean jokatzekoak: Astigarraga-ko Artano.

Errenderi-ko Egia-Eder, idi birekin.

Itziar-ko Etxeberri.

Azkoiti-ko Illarraga.

Lasarte-ko Korta, idi birekin.

Iraeta-ko Otzaka.

Aia-ko Izeat, idi birekin.

Saioak: eguardiko amabietan, arratsaldeko lauterdietan eta gabeko amarretan.

Gipuzkoar idazle argi ta lagun mami Joxe Artetxe, ondo konturatzen zan azkena gaiñean zuela; urreratzen ari zitzaiola.

Garbiro ikusten da au azken aldera moldatu zituen idaz-lanetan (eskritoetan).

Aski dezu aren azken liburua irakurtzea.

Izenburu au du: Gran asombro.

Izketan igarle bat ari ote dan esan diteke liburuaren zenbait zati aztertuta.

Ez dio beldur eta ikararik ezkutuko arrizio edo arrimenari.

Zai dago: sentitzen du berebaitan.

Ez da izutuko azken pausoa ematen.

Ondo zekien Artetxe-k emengo ostatua laburra degula.

Argatik etzuen ezerk arritzen; argatik zegon azken arriziori itxoiten.

Itz gogoangarri auek aldatu zituen paperera: Yo siento cada día más la nostalgia del Gran Asombro.

Laguna zuen benetan Anton Valverde zana!.

Aren eriotzak etzuen utsune makala utzi Artetxe-ren biotzean.

Len aitatu dedan Artetxe-ren azken liburuan kapitulu bat badago guziz interesgarria: Valverde-ri eskeiñi, ura gogoan zuela idatzia.

Orrialde oietan ikusten da Artetxe-ren fedea nolakoa zan.

Fede osoa: itokiñik eta pitzaturik gabea.

Etzan erdipurdiko gizona; etzan zalantzak balantzaka erabiliko zuena.

Arkaitza bezin sendo Artetxe bere sinismenean.

Gaur gaur bezela, illunpea besterik ez.

Gaizki ematen du iraulitako gurdiak.

Zenbat gauza ez daude iraulita!.

Nasketa, korapilloa, ezin-konpondua... Kanpokoa ezer gutxi balitz bezela, eliz-gizonak berak sokatiran, batzuk batera ta besteak bestera.

Oztasuna, elizatik urrutiratzea txepelkeria.

Fedea kolokan fedea erabat galdua, askotan.

Nork du arrazoi?.

Zein da bide zuzena?.

Zer jokabide artu?.

Artetxe-ren osotasuna bear balantzik ez egiteko Gizonen aultasuna ezagutzen jakin bear eta bide batez Jainkoaren aunditasuna.

Bein da betiko joan zitzaizkigunak, guk uste baiño askoz urrerako ta alderak dauzkagu: bizi dira guretzat.

Artetxe-k au guzia Valverde zana gogoratuaz idatzi zuen.

Orduan Artetxe aurkitzen zan kaso berean gaude orain gu.

Guretzat ez da il Artetxe; oso urrean nabaitzen degu aren itzala.

Zein erri aundia izango litzaken gure au alkartzeko modurik egingo bagendu!.

Egun ori urrean degula pentsatu nai degu, idatzi zuen Artetxe-k.

Jainkoak entzun dakizula, lagun on!.